27 JUN. 2015 Amara zaharra hondartza zenekoa Juantxo EGAÑA XIX. mende amaiera. Donostia, handitzen ari zen. 1863. urtean harresiak bota zituzten, eta urtebete geroago, Paris-Madril ferrokarrila iritsi zen. Hiriko espazioa padurari koska egiten ari zitzaion, eta eraikuntza berriek hiri berria zekarten. 1895. urtean Amarako zabalgunea egiteko proposamena egin zitzaion Udalari, eta urte horretan bertan jarri zen martxan trena Easo plazatik. Irudian, haur batzuk hondarretan jolasean, gaur egun Amara Zaharra auzoa dagoen tokian. Atzean San Bartolome muinoa ikus daiteke . Argazki hau Juan Rafael Aldayk atera zuen, lanbidez arkitektoa eta zaletasunez argazkilaria zenak. 1909. urtetik aurrera Donostiako Udalean arkitekto lanetan aritu zen, eta hark eginak dira, esaterako, Kontxako baranda, Easo kaleko udal eraikuntza, kontserbatorioa, erlojuak eta Bretxako arrandegia.