16 ABR. 2016 Almadiak hartuta ibaian behera, enborrak garraiatzen Última actualización: 16 ABR. 2016 - 00:14h Juantxo EGAÑA Egurra zen Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako ibarren diru-iturri nagusia, batez ere, baso-mozketaren ondorioz lortzen zutena. Lortutako egur hori ibaietan zehar garraiatzen zuten, almadiak erabiliz horretarako. Zerrategietan amaitzen zuen egurrak, ondoren tratatua izan zedin. Almadiak zuntz begetalez elkar lotutako egurrez eraikitako baltsak dira, arraun banarekin aurrealde eta atzealdean. Enborrak almadia bidez garraiatzeko garaia abenduan hasi eta maiatza edo ekainean amaitu ohi zen. Dagoen dokumentazioaren arabera, jakin daiteke XIV. mendetik datorren garraio-modu bat dela. Diego Quiroga y Losadarena da Ezka ibaian ateratako argazki hau. Turismoarekin zerikusia zuten lanen ondorioz egin zen ezagun eta Gerra Zibilaren garaian bere argazki-artxiboaren zati handi bat galdu zuen. Egun, Nafarroan dira bere lan gehienak.