2025 MAI. 21 Thailandiak jai budistetan leundu egingo du alhoholaren salmenta turistak erakartzeko Thailandiako Gobernuak aurreratu duenez, maiatzetik aurrera alkohola saltzeko murrizketak leunduko ditu jai budistetan eta turistek toki jakinetan salerosteko aukera izango dute. Neurriak sektorea indartzea du helburu, 40 milioi bisitari lortu nahi dutelako. Neurri berriek leundu egingo dute alkoholaren salmentaren debekua. (Getty Images) Bidaiari Thailandiako agintariek zenbait salbuespen planteatu dituzte, besteak beste aireportuetan, hoteletan eta turismoa erakartzen duten eremuetan erlijio-egunetan alkohola saltzea ahalbidetzeko, Prasert Jantararuangtong Ekonomia Digitaleko ministroak prentsaurrekoan adierazi duenez.Prasertek essandakoaren arabera, hainbat legeri eragiten dieten aldaketak maiatzaren 11 baino lehen egitea espero du, orduan ospatzen baita Visakha Bucha eguna, Budaren jaiotza, argiztapena eta heriotza gogorarazten duena.Budismoaren bost egun garrantzitsuenetan zehar, Thailandiako denda eta tabernek debekatuta dute alkohola saltzea, eta horrek askotan atzerriko bisitariak harritu egiten ditu. Egungo legeen arabera, araua betetzen ez duten establezimenduei isunak jarriko dizkiete, eta jabeei 6 urte arteko espetxe-zigorra.Egun budistetan alkohola saltzea baimentzeko plana jendaurrean jarriko da 15 egunez thailandiarren iritziak entzuteko. Ondoren, Osasun ministroari bidaliko zaio baimendu dezan eta, geroago, Paetongtarn Shinawatra lehen ministroari, azken hitza berak baitu.Arratsaldeko salmentaOtsailaren hasieran, Thailandiako Gobernuak iragarri zuen aztertzen ari dela arratsaldeko likore-salmentari jarritako betoa kentzea, 14:00etatik 17:00etara bitartean debekatuta dagoelako saltzea. Neurri horrek 53 urte darama indarrean, eta, Gobernuaren ustetan, turismoari eta merkataritzari kalte egiten die.Gobernuak argudiatzen du berrikuspen horiek turismoa bultzatzeko programara mugatzen direla, Asiako herrialdearen diru-sarrera iturri nagusietako bat baita, eta aurten atzerriko 40 milioi bisitari inguru erakarri nahi dituztelako. 2022an, Thailandiak, Asiako hego-ekialdeko herrialderik bisitatuenak, kalamuaren kontsumoa despenalizatu egin zuen, eta, ondorioz, industria aberats bat sortu zen, alkoholaren betoen antzeko murrizketarik ez zuena.