2025 ABU. 04 Influencer uholdea geldiarazteko bidesaria jarri dute Italia iparraldeko ‘Selfieen bidexka’n Val Gardenako (Italia iparraldea) Seceda mendiko bidezidorrean sartzeko 5 euro ordaindu beharko da berriz ere. Lurren jabeek bultzatu dute neurria, inguru horretatik igarotzen diren bisitarien kopuru handia geldiarazteko, turistak, influencer-ak eta sare sozialen erabiltzaileak barne. Seceda mendia. (Kisa Markiza | Getty Images) Bidaiari Seceda mendiko bidezidorrean egindako ekimena «laguntza oihua» da, probintziako agintariek turismo masiboak eragindako kalteen aurrean erantzunik eman ez dutelako, esan du Georg Rabanserrek, larreetako lau nekazari jabeetako batek.Seceda bidezidorra Dolomitetan dagoen mendi-bide ezaguna da, Alto Adige eskualdean, Odle edo Geisler mendien gailur ospetsuen begiratoki panoramikora eramaten duena; UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako mendi-talde enblematiko batera.‘Selfieen bidexka’ bezala ezagutzen da, bere edertasun eta ospeagatik, milaka bisitari, turista eta influencer erakartzen dituelako, paisaia atzean dutela argazki ikusgarriak atera nahi dituztenak.Jabeek bidezidorraren «itxiera sinbolikoa» abiarazi zuten, tornu batekin. Espero zuten agintarien erantzuna, baina, diotenez, ez da iritsi.Bidesaria kobratzearen legezkotasuna«Turismo-operadoreek diru asko irabazten duten bitartean, guk kostuak eta kalteak baino ez ditugu metatzen, zaborretik hasi eta belardiak hondatzeraino, gaizki hezitako bisitariengatik», deitoratu du Rabanserrek.Bere datuen arabera, uztailaren 22an soilik 8.000 bisitari inguru zenbatu ziren egun bakar batean, eta horrek arazo larriak eragin ditu, hala nola hondakinak pilatzea eta azpiegitura higieniko eta sanitario egokirik ez egotea.Eta hori gertatu da Pobintziako Turismo Agentziak lau basozain kontratatu dituen arren turistek seinaleztatutako bideak ez uzteko, dronen erabilera saihesteko eta belardiak babesteko. Lukas Demetz Santa Cristinako Turismo Agentziako presidenteak zalantzan jarri du bidesaria kobratzearen legezkotasuna; uste du jabeek dirua biltzea baino ez dutela bilatzen, turismo-operadoreek kalte-ordainen eskaerari uko egin ondoren.