2025 AZA. 10 Munduko tabernarik onenak Shanghain ireki du bigarren establezimendua The World´s Best 50 zerrenda ospetsuaren azken edizioaren arabera, munduko tabernarik onenak, Bar Leone hongkondarrak, bigarren establezimendua ireki du Shanghain, saria eskuratu eta hilabete eskasera. Hong Kongeko Bar Leone. (The World’s 50 Best Bars 2025) Bidaiari Bar Leone koktel-tabernak irailaren hasieran iragarri zuen irekiera berria: «Biziki hunkituta gaude udazken honetan Shanghaiko hiri politean irekiko dugula iragartzeaz. (...) Gogo handia dugu Shanghaiko tabernen panoraman lan egiteko eta lagun zaharrekin topo egiteko zein berriak egiteko». Establezimendu berriak Sinan Mansionsen zabaldu ditu ateak. Eraikin historikoen multzo ezaguna da, XX. mendeko 20ko hamarkadan berriro tabernen eta jatetxeen nodo bihurtu zirenak, Shanghai ‘Ekialdeko Paris’ izenez ezagutzen zenean. The World 's Best 50 zerrendak bi faktore azaltzen ditu Bar Leoneren arrakastaz hitz egiterakoan: «Koktel karta bikaina eta umore are hobea». Tabernaren igoera meteorikoa izan da: 2023. urtearen erdialdean ireki zen Lorenzo Antinori italiarraren eskutik. Londres, Seul eta Hong Kongeko barra finenetako batzuetan lan egin ondoren zabaldu zuen «koktel herrikoien, pop kultura italiarraren eta ostalaritza klasikoaren omenez diseinatutako» espazioa. Trastevere tabernaren izena Leone tabernak bere jaioterriko Erromaren ikur ezagunena den Trastevere tabernaren izena hartzen du; hain zuzen ere, Italiako hiriburu historikoko tabernen esentzia berreskuratu nahi du, non bizitzari buruz eztabaidatzen den mahai sinple baten inguruan.Duela gutxi Hong Kongen egindako elkarrizketa batean, Antinorik honako hau azaldu zuen tabernarik onenaren titulua eskuratu ondoren: «Ez dugu makinetara edo laborategiko prozesuetara jotzen; osagaiek ahots propioarekin hitz egitea nahi dugu».Bere kartan ‘Filthy Martini’ eta ‘Olive Oil Sour’ nabarmentzen dira. Dena dela, errekonozimenduak ez omen du aldatu: «Saria jaso aurretik auzoko taberna bat besterik ez ginen. Gure bizilagunak kafea hartzera, hitz egitera edo eguna lasai bukatzera etortzen ziren. Egiten dugun guztiaren arima harreman hurbila da orain ere».