2025 MAI. 02 Pasieran munduan Zaharberritze lantegiak, ikusgai Vatikanoan Franco ORIGLIA (Getty Images) Vatikanoko Museoetako Zaharberritzeko Laborategiak ehun urte bete ditu eta, urteurrena ospatzeko eta bere lan garrantzitsua ezagutarazteko, ‘Azaletik haratago-Zaharberritzailearen begirada’ egitasmoa abiarazi dute. Helburua da berritzaileen zeregina zuzenean erakustea bisita gidatuen bitartez.