2025 URR. 03 Munduan pasieran Brasil eta Australia, Arlesen gonbidatuak Robert Nickelsberg (Getty Images) Arlesko Argazki Topaketan herrialde gonbidatuak Brasil eta Australia izan dira. Christoph Wiesner zuzendariaren esanetan, aurtengo edizioaren helburua izan da «kultur trukerako eta adierazpenerako dinamika bat eskaintzea, multikulturalismoaren eta aniztasunaren balioa erakusteaz gain». Besteak beste, Serrako argazkilarien komunitateko Claudia Andujarren erakusketa aurkeztu du Brasilek. Argazkian, haren artelan bat, Amazoniako yanomami tribuari buruzkoa.