bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

‘Lorategi bat soinean’, loreen moda ehungintzan


Ekainak 7-IrailaK 28

San Telmo museoan erakusketa berezia dago ikusgai, ‘Lorategi bat soinean’ izenekoa. Ehunak, pinturak, eta batez ere jantziak biltzen ditu, baina lorez jositakoak.

Museoko zuzendari Susana Sotoren esanetan, erakusketak Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean ehungintzan sortu ziren lore motiboen bilakaera aztertzen du, nagusiki. «Garai hartan gizakiak mundu naturalarekin zuen harremanean gertatzen ari ziren aldaketa sakonen isla bihurtu ziren lore irudikapen horiek. Era berean, merkataritzaren trukeen eta aurrerapen teknologikoen eraginak gurutzatzen dira ideia artistikoetan, eta horiek nola iristen diren modara ere erakusten du».

Berez, erakusketaren oinarria ez da berria, 2024an izen bereko ‘Vistiendo un jardín’ erakutsi baitzuen Madrilgo Trajearen Museoak. Donostian, ordea, hautaketa hori (76 pieza) osatu egin dute San Telmo museoaren funtsarekin (23) eta Estatu espainoleko beste zenbait museok utzitakoekin; tartean, Balenciaga museoak utzitako bat: strass kristalez brodatutako soinekoa, jostun getariarrak 1960an diseinatua. Guztira, 148 pieza dira, denak lore motiboak dituztenak.

‘Lorategi bat soinean’ erakusketa irailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako museoan.