bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Bentonite Hills, Utahko ostadar mendiak


Bentonitazko muinoak dira, baina ‘Utahko ostadar mendiak’ deitzen diete. Capitol Reef Parke Nazionaletik gertu kokatuta, oxido koloreko formazioak dira, mundu mailan ezagunak Marteko paisaiarekin duten antzekotasunagatik.

Dirudienez, buztin bentonitikoz eginak daude, eta askok uste dute Jurasiko garaian sortu zirela, duela ia 140 milioi urte. Buztina sumendi-errauts eraldatua da; zingiretan eta lakuetan sartu zen, hondarrarekin, lohiarekin eta lokatzarekin batera. Giro hezean sartzean, buztinak zingira eta lakuetako ura xurgatu eta beste testura bat hartu zuen. Horrek eragin zuen ezaugarri dituen kolore marroi gorrixka biziak.