2025 ABEN. 05 Munduan pasieran Kibera Slum-eko trena, Afrikako auzorik handienean Donwilson Odhiambo (Getty Images) Nairobiko aldiriko trena Kiberako auzo marjinaletako trenbide jendetsuan barrena doa. Esaten dutenez, Afrikako auzo pobrerik handiena da Kibera; baita mundukoa ere, zenbaiten ustetan. Nairobiko Negozio Barruti Nagusitik 6,6 kilometrora dago, eta uste da 250.000 pertsona inguru hartzen dituela, baina ez dago zifra horiek egiaztatzen dituen datu ofizialik. Hori bai, etengabeko eta kontrolik gabeko hazkunde demografikoak kalteak baino ez dakarzkio Kiberari, batez ere bertako gehienen bizi baldintzei.