Naiz.info
Bilbo

Guztien gainetik dagoela erakutsi du berriro Kaikuk

San Miguel Ligako talderik indartsuena dela erakutsi nahi izan du Kaikuk Zumaiako uretan eta garaipena eskuratu dute Hondarribiaren aurretik. San Pedro izan da hirugarrena eta Urdaibai laugarrena.

Larunbatean jasotako porrotak min eman zion Kaikuri eta gaur amorratuta atera dira garaipena lortzera. Aldaketa ugari egin ditu Jose Luis Kortak taldean eta bigarren txandan arraun egin behar izan duten arren, Zumaiako bandera irabaztea lortu dute.

Hondarribiak bigarren tokian ukatu du 7 segundutura, San Pedro hirugarrena izan da 12ra eta Urdaibai laugarrena 14 segundutura.

Sailkapenaren azken postuetan lehia bizia dago lau estropada falta direnean jaitsiera play off-a ekiditeko. Zumaia atera da galtzaile eta zaila izango du zazpi puntuko aldea berreskuratzeko.