NAIZ.INFO
DONOSTIA

Donostia Saria jasoko du Tomy Lee Jones aktore beteranoak

Tomy Lee Jones aktore sonatuak Donostia Saria jasoko du gaur, Zinemaldiaren azken-aurreko egunean.

Tomy Lee Jones, atzo, Donostian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Tomy Lee Jones, atzo, Donostian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Hollywoodeko aktore ezagunenetako eta txalotuenetakoa den Tomy Lee Jonsek Donostia Saria jasoko du gaur Zinemaldian egingo den galan (22.00).

Hori baino lehen, ‘The Three Burials of Melquiades Estrada’ pelikularen zuzendari, ekoizle eta protagonista izan zen aktoreak ‘Hope Springs’ filmea aurkeztuko du, bere azken lana.

Larunbatean datorren urtera arte agur esango duen Zinemaldiari buruzko informazio zabalaren berri izateko, bisita ezazu NAIZen webgune berezia.