NAIZ.INFO
IMARKOAIN

43 urteko zaindari bat hil da Imarkoainen lan istripu batean

Segurtasun zaindaria zen 43 urteko pertsona bat hil da Imarkoainen lan istripu baten ondorioz, biltegi bateko atea bere gainera erori ostean.

Kirol tresnak produzitzen zituen enpresa batentzat segurtasun lanak egiten zuen 43 urteko pertsona bat hil da Imarkoainen, biltegiko atea bere gainera erori ostean.

Sarrigurengo bizilaguna bera, goizaldeko 00.15ak aldera hil dela uste da. Segurtasun arloko nagusiak aurkitu du bere gorpua eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute gorpua ateratzeko.

Polizia judiziala eta zientifikoa gertatutakoaren inguruan azterketak egiten ari dira. Autopsiaren zain dira heriotzaren zergatiak jakiteko.

UGT, ELA, LAB eta CGT sindikatuek istripuaren arrazoiak ikertzeko eskatu dute.

CGTk elkarretaratzea deitu du bihar, Iruñeko Mercaderes kalean, 18.30ean.