NAIZ.INFO
LEITZA

Langile bat larriki zauritu da Leitzako Sarrio paper-fabrikan

Langile bat larriki zauritu da Leitzako Sarrio paper-fabrikan besoa makinan kateatuta geratu ostean. Iruñeako ospitalera eraman dute eta ikerketa abiatu dute ezbeharra aztertzeko.

Nafarroako Gobernuak prentsa ohar baten bidez aditzera eman duenaren arabera, 28 urteko langile bat larriki zauritu da Leitzako Sarrio paper-fabrikan. SOS Nafarroak 13.45etan jaso du ezbeharraren berri eta segituan mobilizatu ditu bertako medikuak.

Besoan izan ditu zauri larrienak Santi Uterga Doneztebeko erremontistak, besoa makina batean kateatuta geratu ostean.

Iruñeako ospitalera eraman dute langilea segituan. Ezbeharra aztertzeko ikerketa ireki dute.