Europako Batasunarekin (EB) alderatuta, Euskal Herrian sektorekako langabezia tasa guztiak EB osatzen duten 27 herrialdeen batez bestekoaren gainetik daude. Desberdintasun nabarienak gazteen kolektiboan ematen dira, baita emakumezkoetan ere, Gaindegiak txosten batean jaso duenez.
Eurostaten datuak aintzat hartuta azaldu duenez, 15 eta 24 urte arteko gazteen artean, langabezia %39,5ekoa zen 2012an Euskal Herrian eta Europako Batasunean, aldiz %22,9koa.
25 eta 34 urte artekoen kolektiboan ere langabezia tasa altua da: %18,7koa, EBkoa baino sei puntu handiagoa.
Emakumeei dagokienez, adin eta sexuaren arabera, Euskal Herriko langabezia tasarik altuena 15 eta 24 urte arteko emakumezkoetan ematen da, %41era iristen baita.
Musique
«Ya estábamos aburridos de hacer las cosas siempre de la misma forma»
Pays Basque
Hasta 1.600 vehículos contaminantes omitieron al día las restricciones en el centro de Bilbo
Musique
Chill Mafiak, musika eszena irauli duen kolektibo nafarrak, agur erranen du
Pays Basque
El PP de Donostia exige que la escultura a las víctimas del franquismo incluya a ambos bandos
Pays Basque