Naiz.info

Marc Marquezek Pedrosa eta Lorenzo gainditu ditu berriro

Denboraldiko laugarren garaipena eskuratu du Marquezek eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du. [Sailkapenak]

Marc Marquezek irabazi du Txekian. (AFP)
Marc Marquezek irabazi du Txekian. (AFP)

Marc Marquezek Txekiar Errepublikako Sari Nagusia irabazi du. Marquezek denboraldiko laugarren garaipena lortu du eta MotoGP mailan debuta egiten duen urtean horrelako marka lortzen duen lehen gidaria da.

Dani Pedrosa izan da bigarrena Txekian eta Jorge Lorenzok bete du podium-eko hirugarren postua.

Sailkapen nagusian, Marc Marquezek lidergoan jarraitzen du, Pedrosaren eta Lorenzoren aurretik. Liderrak 213 puntu ditu, Pedrosak 187 puntu eta Lorenzok 169 puntu. Rossi laugarrena da 143 punturekin eta Cal Cruchtlow bosgarrena 127 punturekin.