Prokuradoreak Lorentxa Beyrieren askatasuna eragotzi du

Epaileak Lorentxa Beyrie baldintzapean aske uzteko erabakia kaleratu zuen atzo arratsaldean. Prokuradoreak 10 eguneko epea zuen errekurtsoa jartzeko, baina lehen 24 orduetan helegiterik ez bazen, Kanboko presoa baldintzapean kalera ateratzeko prozedura martxan jarriko zen. Atzo azken orduan fiskalak jarri zuen helegiteak ordea, presoak eta bere familiak zuen itxaropen oro zapuztu du.

Haritz Larrañaga|19/07/2019
Lorentxa2
Lorentxa Beyrieren askatasuna eskatzeko Kanbon ekainaren 21ean egin zen elkarretaratzea. Guillaume FAUVEAU

AFP berri agentziak aditzera eman duenez prokuradoreak Lorentxa Beyrie presoa baldintzapean askatzearen kontrako helegitea ezarri du. Gauzak honela, Euskal Herritik 683 kilometrora Roanneko espetxean dagoen Kanboko presoak giltzapean jarraitu beharko du, berriz ere bere baldintzapeko askatasun eskaera aztertua izan arte. William Bourdon abokatuak argitu duenez, «hurrengo Dei Epaiketa hemendik bi hilabetera izango da».

Jada 18 urte preso daraman euskal presoak baldintzapeko askatasun eskaera egiten zuen hirugarren aldia zen, eta aurreko bietan ez bezala, azken honetan epailea Beyrie kalera ateratzearen alde agertu zen, AFPren arabera, «zainketa elektronikoarekin».

Michel Tubiana, LDH (Ligue des Droits de l'Homme) taldeko eta Bake Bidea mugimenduko ordezkariak prokuradorearen jarrera gaitzetsi du: «Bake prozesuarekiko jarrera arduragabea da, mendeku ekintza bat da, fiskalak ez ditu kontuan hartu egungo testuingurua eta azken urteetan eman diren urratsak».

Lorentxa Beyrieren familiak atzo NAIZi jakinarazi zionez, pozik ziren epaileak hartu zuen erabakiarekin, baina oso urduri ziren prokuradoreak izan zezakeen jarrerarekin. Denborak aurrera egin ahala Beyrie kaleratzeko itxaropena handituz zihoan, prokuradoreak gaur gauerdia aitzin errekurtsoa jartzen ez bazuen Kanboko presoa espetxetik ateratzeko aukera baitzegoen, baina gaur ukan duten berriaren arabera, prokuradoreak atzo arratsean ezarri zuen helegitea.

Ordea, fiskalak gaur goizean jarri du helegitea eta uztailaren 5ean Xistor Haranburu preso senperetarrarekin gertatu bezala, Kanboko presoak espetxean jarraituko du.

INFOS ASSOCIÉES

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.