Aldaketaren lau indarrek bilera egingo dute, senatari autonomikoaren arazoari heltzeko

Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu asteartean bilduko dira, senatari autonomikoaren inguruan eztabaidatzeko helburuarekin. EH Bilduk «sinatututako akordioa» errespetatuko duela eta, hortaz, I-E-ren hautagaia babestuko duela aurreratu du.

NAIZ|22/08/2019 16:00
Cambioaladaketa
Laukoak Senaturako aurkeztutako hautagaitza bateratua. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Bilera asteartean, goizean, gertatuko da. Beste hautagai bat aurkezteko Geroa Bai-ren asmoa ezagutu denean antolatu du I-Ek, taldeek Marisa de Simonen hautagaia babesteko lortutako ustezko akordioa lehertu delakoan.

«EH Bilduk hitza beteko duela argi dauka, sinatutakoa errespetatuko du eta beste batzuen arazoa izango da; nolanahi ere, ez dugu ulertuko dokumentu hori sinatu zuten hainbat indarrek orain apurtutzat ematea», adierazi du Adolfo Araizek.

Geroa Bai eta PSNren arteko bestelako balizko akordio baten inguruan EH Bildu prentsaren bidez jabetu zela nabarmendu du Araizek, eta 'Cambio Aldaketa' hautagaitza osatzen zuten alderdiek akordio bat sinatu zutela gogoratu du, non Izquierda-Ezkerrak izendatutako hautagaia babesteko konpromisoa hartu zuten guztiek.

EH Bilduko bozeramailea «harrituta» agertu da Geroa Bairen posizioa aldaketa dela-eta, eta Uxue Barkosen alderdiak emango duen arrazoia ez duela ezagutzen erantsi du. «Talde guztiek bagenekien legealdi honetan gerta zitekeena; gehiengoan edo gutxiengoan egoteko aukerak zeuden eta agian beste indar politiko baten parte-hartzea beharrezkoa izango zela… Baina hau haiek azaldu beharko dute, guk aurrera eramango dugu sinatutako akordioa», ziurtatu du.

Bestalde, Geroa Baiko kideek aldez aurreko bilera adostu dute, arazoa barneko ikuspuntutik eztabaidatu ahal izateko.

Aste honetan hedabideen aurrean egindako agerraldia, «bakoitzak hitzeman duenarekin bete behar duela» adierazi du Marisa de Simonek.