EH Bilduren konpromiso feminista berretsi du Maddalen Iriartek 110 emakumerekin batera

Martxoaren 8ra begira, ekitaldia egin du EH Bilduren hautagai Maddalen Iriartek 110 emakumerekin batera Bilbon. Bertan, talde honen konpromiso feminista berretsi dute. Jendartean populazioaren erdia bazter egitea ez dutela onartuko nabarmendu dute.

NAIZ|28/02/2020
Bildu-ona
EH Bilduko emakumeen agerraldia. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

«Gaur eta hemen, mezu argi bat utzi nahi dut. Emakumeak jendarte honen erdia gara eta jendartearen erdian gaude. Ez dugu onartzen politika gure bizkar egitea, gu kontuan eduki gabe. Ezin da, ezinezkoa da, ez dugu utziko.. Espazio intimo, publiko eta politikoetara eraldaketa daramagu eta horretarako, norbanako zein subjektu kolektibo bezala, gure momentua dela sinetsi beharra dugu», nabarmendu du EH Bilduren hautagai Maddalen Iriartek 110 emakume hautetsirekin Martxoaren 8ra begira egin duen ekitaldian.

«Ahalduntzea. Zeinen hitz erabilia, ezta? Baina gure eguneroko lan honetan hainbestetan erabilitako hitza berriz ekartzen amaitu nahiko nuke: gure gaitasun eta ahalmenetan sinetsi, gure eskubide eta askatasunen jabe egin. Herri eta jendarte gisara, ezinbestekoa da gu egunero ahalduntzea. Konformismotik aldentzea, menpekotasunak salatzea eta gainditzea, gure baliabide eta ahalmenak, emakume norbanako eta kolektibo gisara, garatzea. Aurrera pausoak behar ditugu: ez orainaldi konformistak, ez iraganeko errezetak.
 Beraz, EHBilduko emakume feministok: gaurtik aurrera lanera, ahalduntzera eta askatasunak irabaztera», agindu du EH Bilduren hautagaiak.

«Kalean aske ibiliko diren pertsonak nahi baditugu. Indarkeria matxistarik gabeko jendartea eraikitzeko hezkuntzan, prebentzioan, autodefentsa feministan... inbertituko duen herria izan behar dugu.  Indarkeriaren ikuspegia zabalduz, eta gorputz zaurgarri guztien eskubideak bermatuz. Askatasunean, aniztasunaren aberastasuna eta aldi berean erronka dugula onartzen dugu. Zapalkuntza egoera ezberdinak aitortuz, emakumea, arrazializatua, aniztasun funtzionala duena, lesbiana, euskalduna, presoa, monomarentala ...», esan du Iriartek.

«Guregatik, gure amengatik, gure amamengatik, gure alabengatik... Eta guztiontzat jendarte justu bat eraikitzeko. Desberdintasunek batuko gaituztela argi dugu, baina desberdinkeriek banatu. Batasun horretan, elkarren arteko aliantzak marrazteko eta elkarrekin bidea egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu guk gaur. Feminismotik. Kanpora begira zein barrura begira», aldarrikatu dute. 
 

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik. Hauxe lehen saioa.