Zinemaldiak eta Zuricheko jaialdiak bat egin dute euren industriako jarduerak indartzeko

Momentuz Zinemaldia normaltasunez antolatzen ari dira eta irailaren 18tik 26ra ospatzeko intentzioa dute. Hala bada, jaialdian zehar berrikuntza bat izango da eta Zuricheko jaialdiarekin elkarlanean, azoka bat martxan jartzea adostu dute profesionalei filmak kontratatzea ahalbidetzeko.

naiz|31/03/2020
Zinemaldia
Aurtengo Zinemaldian profesionalei eskainitako espazio berri bat egongo da. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

Zinema-industria independenteari elkartasuna adierazteko eta haren eskariari erantzuteko asmoz, Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Christian Jungen Zuricheko zinema-jaialdiko zuzendari artistikoak bi jaialdi horietan azoka zinematografikoak antolatzeko asmoa dutela azaldu dute.

Austineko South by Southwest jaialdian (SXSW) eta Tribecako zinema-jaialdian emateko hautatu ziren filmez osatutako programazioa eskainiko diete mundu osoko erosleei lehen aldiz Donostiak eta Zurichek.

«Zinemaldiarentzat orain garrantzitsuena industriako profesionalen eta ikusleen osasuna da. Hala ere, lanean jarraitzen dugu 2020ko edizioa irailaren 18tik 26ra egin ahal izateko», azaldu du Jose Luis Rebordinosek.

«Zinemaldia ohiko baldintzetan egin badaiteke, osasun agintarien baimenaz betiere, edizio honetan, aukera eman nahi diegu hasiera batean beste zinema jaialdietarako hautatuak izan ziren filmak, erosle eta banatzaileen aurrean aurkeztuak izateko eta, bide batez, nahiko genuke profesional hauek Donostia Zinemaldiaren dimentsioa, programazioa eta industriari zuzendutako ekimenak ezagutu ditzatela», argitu du.

 

 

NAIZ KONTZERTUAK
Loading player...


Bederatzi talde, bost Euskal Herriko areto... Denboraldi honetako NAIZ Kontzertuen unerik onenak.