Eraso matxisten aurkako elkarretaratzeak Zarautzen eta Hernanin

Azken egunetan Zarautzen zein Hernanin salatu diren eraso matxistak gaitzesteko elkarretaratzeak burutu dira ostegun honetan aipatu bi herrietan. Zarauzkora Miren Elgarresta Gipuzkoako Aldundiko Berdintasun arloko zuzendaria hurbildu da.

NAIZ|04/06/2020
Zarautz
Zarauzko elkarretaratzea. (Jon URBE | FOKU)

Ehunka lagun elkartu dira ostegun honetan, bai Zarautzen bai eta Hernanin ere, ezagutu berri diren bi herrietan bi gizonezkok eginiko sexu gehiegikeriak salatzeko eta biktimei babesa adierazteko. Zarautzekoak oihartzun zabala izan du hedabide ugaritan, ez ordea Hernanikoak.

Hernaniko Koordinadora Feministak salatu dutenez, herriko gazte batek hiru eraso larri egin ditu azken boladan. Era zaratatsuan egin dute gaurko protesta.

Zarautzen Udaleko talde guztiek hartu dute parte elkarretaratzean, Xabier Txurruka EAJko alkatea buru, bai eta zenbait informaziotan seinalatua izan den Sortuk ere. Barne protokoloaren aktibazioaren berri zehatza eman zuen alderdi honek, abenduan gertatu zen kasu horren ondorioz.

Bezperan entzundako iritzi guztiei Bilgune Feministarena erantsi zaio gaur: «Mugimendu feministak urtetan egindako lanari esker, ezker mugimendu batzuetan eraso sexistei aurre egiteko protokoloak eta prozedurak martxan jartzea lortu da. Ahatik, badakigu, eraso egoerak kudeatzeko prozesuak konplexuak direla. Eraikitzen joan beharreko bideak dira, hutsuneak, oztopoak eta zailtasunak identifikatu eta horiei erantzuteko konponbideak bilatuz. Horregatik uste dugu prozesu honetatik ere ikasi dugula eta ikasten jarraitu behar dugula», esan du.

«Saiatu garen arren, ez dugu lortu erasotua guk nahi bezala babestua sentitzea –jarraitu du Zarauzko Bilgune Feministak–. Inoiz ez da berandu eta hitz hauekin adierazi nahi dugu gure ateak irekita daudela, erasoa jasan duenarentzat eta bere inguru hurbilarentzat».

 

 

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Mungiako laukoteak NAIZ Kontzertuak ekimenaren seigarren gaua erre zuen ostirala gauean. Sanagustin Kulturunea, eliza zaharra musikari emana. Rock-ak: 1 - Jainkoak: 0. Ibilbide labur baina sakonean sortutako klasiko eta kaleratzear dauden abestientzako lekua egon zen; hori bai, kanta zaharrak edo ezagunak soineko berriekin aurkeztuta.