Urrezko Pala Txapelketa ostiral honetan hasiko da Mungian

Zortzi palistak hartuko dute parte, lau aurrelarik –Gaubeka, Fusto, Necol eta Garate– eta lau atzelarik –Ibargaray, Ibai Perez, Urrutia eta Gordon–, eta bikoteak zozketa bidez erabakiko dira, sailkapena bakarka eginez.

NAIZ|17/09/2020
Pala
Palaz gozatzeko aukera izango da Mungian (Monika DEL VALLE / FOKU)

Ostiral honetan hasiko da Urrezko Pala Pro Txapelketa. Lehiaketa urriaren 24ra arte luzatuko da eta Mungiako Udal Pilotalekuan jokatuko da oso-osorik.

Zortzi palistak hartuko dute parte, lau aurrelarik –Gaubeka, Fusto, Necol eta Garate– eta lau atzelarik –Ibargaray, Ibai Perez, Urrutia eta Gordon–, eta bikoteak zozketa bidez erabakiko dira.

Sailkapena bakarka egingo da. Neurketa 3-0 irabazten duten pilotariek 100 puntu jasoko dituzte eta galtzaileek bat ere ez; emaitza 3-1ekoa bada, irabazleentzat 80 puntu eta galtzaileentzat 20; eta emaitza 3-2koa bada, irabazleentzat 60 puntu eta galtzaileentzat 40.

Puntuazio onena lortzen duten bi aurrelari eta bi atzelariak zuzenean sartuko dira finalean; bigarren eta laugarren amaitzen dutenek hirugarren posturako lehia jokatuko dute.

Ligaxkako partidak irailaren 18 eta 25, eta urriaren 2, 3, 9 eta 16an jokatuko dira –denak ostiraletan 19.00etan, urriak 3koa izan ezik, larunbata 18.00etan–. Finala eta hirugarren posturako lehia urriaren 24an jokatuko dira, larunbatez 17.00etan hasita.