Abuztuaren 12ko eklipsea, Laboratorium Museoan aztergai

Date

16.05.26 - 03.07.26

Lieu

Gipuzkoa - Bergara

Erakusketaren irudia.
Erakusketaren irudia. (LABORATORIUM MUSEOA)

Datorren abuztuaren 12an ikusi ahal izango den eguzki-eklipse osoa dela eta, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak, Jakindari osatzen duten erakundeekin elkarlanean –horien artean dago Laboratorium Museoa–, zientzia-dibulgazioko programa ibiltari zabal bat jarri du abian. Testuinguru horretan, Bergaran, fenomeno astronomiko hori herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin hainbat jarduera egingo dira maiatza eta uztaila bitartean.

Maiatzaren 21era arte, ‘Bi ilunabarren eguna’ erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai museoko lorategian. Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, erakusketaren doako bisita gidatua programatu da. 

Ekainaren 11n, Seminarixoan, ‘Eklipseak eta asmakizunak’ hitzaldia eskainiko du Mikel Falxa DIPCko Doktoretza Ondoko Ikerlaria, eta uztailaren 3an, Ilartargi Elkarteko Josu Gonzalezen eskutik ‘Eklipseak: astroak ezkutaketan jolasten’ solasaldiaz gozatzeko aukera izango da. 

Emplacement

Laboratorium Museoa

Bergara. Gipuzkoa