Aiko taldearen 20. urteurrenean, mintegi-zikloa Victoria Eugenian Taldea

Date

24.01.26 - 24.05.26

Lieu

Gipuzkoa - Donostia

Aiko taldeak 20 urte bete ditu.
Aiko taldeak 20 urte bete ditu. (DONOSTIA KULTURA)

Aiko taldea (Aiko Kultur Elkartea) sortu zeneko hogei urteak betetzen diren honetan, ‘Sakontzen (20 urte)’ mintegi-zikloa antolatu da Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren eskutik.

Hasteko, bost saio monografikoko programa antolatu dute, hilean behin, urtarriletik maiatzera, Victoria Eugenia antzokiaren dantza gelan. Hauek dira: Pandero integrala, urtarrilak 24 (larunbata, 17.00-20.00); ‘La jota de..., jotaren estandarizazioa, sorkuntza eta askatasunaren arteko tentsioa’, martxoak 1 (igandea, 10.00-13.00); ‘Dantzarako danbolina txistularien tradiziotik abiatuta’, martxoak 28 (larunbata, 17.00-20.00); ‘Muxikoak, jauziak, sauts, eguneratzea eta didaktika,’ apirilak 18 (larunbata, 17.00-20.00) eta ‘1-2-3 oinarrian erritmoaren garrantzia dantzarako’, maiatzak 24 (igandea, 10.00-13.00). 

Mintegi bakoitzak bere aparteko izen ematea eskatzen du. Bakoitzak 25 euroko prezioa du eta 18-30 bitarteko gazteontzat doan da. Izen ematea, online www.aiko.eus orrialdean egingo da.

Emplacement

Victoria Eugenia antzokia

Donostia. Gipuzkoa