Akelarre Kultur Elkartearen festa Totem aretoan

Date

01.11.25 - 01.11.25

Lieu

Nafarroa - Atarrabia

Les Testarudes taldeko bederatzi kideak.
Les Testarudes taldea. (Mireia Bordonada)

Iruñeako Txantrea auzoko Akelarre Kultur Elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko musika jaialdia antolatu dute Azaroaren lehen egunerako Atarrabiako Totem aretoan. Arratseko 19.00etaik aurrera Leihotikan, Les Testarudes eta Indies Puestos ariko dira zuzenean kultur elkartearen musika festan. Sarrerek 15 euroko balioa izango dute aurrez, eta 18 euro ordaindu beharko dira aretoan bertan. Fisikoki Akelarren bertan, Aitzina tabernan eta El Ogin eskuratu daitezke, eta bestela internet bidezko erosketan. Ateak 18.00etan zabalduko dira, eta  AKE 47 musika jartzaileekin hasiko da festa, ondoren zuzenekoei bide emateko. Anplifika gailuak 19.00etan piztuko dira eta gauerdian amaituko dira zuzenekoak. Amaitzeko, After partya egongo da Txantrean, Akelarren bertan, eta etxeko giroan.

Akelarre Kultur Elkartea

Euskal Herriko zuzeneko musika zirkuituan leku esanguratsua da Akelarre Kultur Elkartean.  Iruñeako Txantrea auzo borrokalarian kokatua, urteak daramatzate kultur ekimenak egiten auzoarentzako. Antolatzen dituzten ekintzen areak, zuzeneko musikak ere toki nabarmena du, eta kontzertuek eta musika pintxadak egiten dituzte sarri. Horrelako gunean ezinbestekoak dira zuzeneko musika bultzatzeko, bai eta musika talde hasiberriei toki egiteko. izan ere, Iruñerrian diren toki bakanetako bat da Akelarre modu auto-gestionatu batean musikaren industriatik at gauzak antolatu ahal izateko. Bide horretan kultur elkartearen irizpideetako bat bertako taldeei agertoki bat ematea da, bidea egiten laguntzeko. Honakoan, alta, areto txiki eta beroa alde batera utziko dute, Atarrabiako totem aretoan jaialdia burutzeko, Akelarren Kultur Elkartean ongi merezi duelako plaza haundi bat hogei urteak ospatzeko.

Leihotikan

Leihotikan eta Akelarre Kultur Elkartearen bideak elkarri helduta joan dira urte luzez. Taldea sarri aritu da AKE-n kontzertuak eskaintzen, kasik, argitaratu duen disko bakoitzean izan baitira bertan. Izan ere, Akelarre bezalako gune aske eta auto-gestionatuetan egin zen handi Leihotikan taldea, oraindik orain mantentzen duten nortasunaren parte. Punk rockaren ostia txarrak eta hardcore melodikoaren abiadurak bat egiten dute Leihotikan taldean, eta naiz eta urteak igaro, bi ezaugarri horiek tinko mantentzen dira taldean. Larunbatean horrela erakutsiko dute Totem aretoaren agertokian.

Les Testarudes

Bestelako musika giroetan dator Les Testarudes banda. Herrialde Katalanetatik, 1996 eta 2003 urte artean jaiotako bederatzi emakume musikariek osatua dator taldea, musikalki, mundu mailako ska, rocksteady eta reggae doinuak erreferentzia hartuta. Erritmo koloretsu eta dantzagarriak lantzen dituzte, taldeak sorturiko kantuekin batera, jamaikar giroetako moldaketa ezagunak gehituz, beti ere, emakume sortzaileak eredu hartuta.  Azken garaian sarri aritzen dira gurean, eta larunbatekoa aukera ederra izango da dantza askeak egiteko.

Emplacement

Totem aretoa
Totem aretoa
Atarrabia. Nafarroa

Liens