Alfredo Piedrafita, Bilbon

Date

27.02.26 - 27.02.26

Lieu

Bizkaia - Bilbao

Barricada taldeko kantuak izango dira zuzenekoaren oinarri.
Barricada taldeko kantuak izango dira zuzenekoaren oinarri. (SILVIA CATALÁN)

Otsailaren 27 gauean Alfredo Piedrafita zuzenean ariko da Bilboko Azkena aretoan berriki kaleratu duen ‘El mejor de tus días’ diskoa aurkezten.

Batez ere, Barricada taldeko kide izateagatik da ezagun musikari nafarra, bai eta Miss Octubre taldean aritzegatik ere.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, eta aretoaren atari digitalean eskura daitezke 20 euroen truke. Egun berean, 25 euroko balioa izango dute leihatilan.

Barricada

30 urte luze eman zituen Alfredo Piedrafita gitarra-jotzaileak Barricada taldean, eta hastapenetan egon ez bazen ere, osagai inportantea izan zen Txantrea auzoko talde mitikoan urte luzez.

80. hamarkadaren hasieran hasi zen musika egiten, eta geroztik egitasmo batean edo bestean aritu da, etenik gabeko musika bidean. Barricada desegin ostean Miss octubre banda osatu zuen, eta bidean estudioko hiru disco argitaratu dituzte, rock koordenadenatuetan.

Orain, bere izenean argitaratu duen disko batekin dator, non Barricada taldearen zenbait kantu moldatu dituen bere erara. Diskorako aukeratu dituen kantuak, ez dira Barricadaren kanturik ezagunenak, baino kantu esanguratsuak dira ere.

‘B aldeko kantuak’ bezala definitu ditu musikari nafarrak, kantu ezagunenak alde batera utzita, taldearen bestelako kantuetan sakondu nahi izan du,  abestiaren arima galdu gabe konponketa eta giro berriak gehituz, bizi berri bat emanez. ‘Oveja negra’, ‘Echa a correr’, ‘No sé bien por qué’, ‘Cada Noche’ edo ‘Deja que esto no acabe nunca’ dira horietako batzuk.

Zuzenekoetarako banda indartsu bat osatu du, eta bide horretan semea duen Iker Piedrafita (gitarra eta azpi-ahotsak), Javi Calvo (baxua) eta Iñaki Bautista (bateria) izango ditu agertokian lagun. Talde era honekin defendatuko dituzte estudioan grabaturiko kantuak, kale giroko rock and rolla zutabe nagusi izango den kontzertu beroetan.


Emplacement

Azkena aretoa
Ibañez de Bilbao
Bilbao. Bizkaia

Liens

Alfredo Piedrafita

Alfredo Piedrafita

Alfredo Piedrafita

Alfredo Piedrafita