Petti, Sol Band, Anari, Audience, Olatz Salvador... arituko dira Musikaire jaialdian
Date
05.07.25 - 27.07.25
Lieu
Bizkaia - Elorrio

Badator Musikaire. Uztailaren 5etik 27ra bitartean egingo du Elorrion 25. edizioa. «Kulturak udan ilargia maite du, gaugiro sorginak eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kultura zuzenean iristen da bihotzera, bihotza sentibera baitago udako gauetan. Elorrion, udan, kultura kalera irteten da. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea. Badator Musikaire, badakar bere mazedonia, guztientzat doan», adierazi dute antolatzaileek.
Uztailaren 5ean, larunbata, 22.30ean, Herriko Plazan EIJO (Euskadiko Ikasleen Jazz Orchestra) arituko da zuzenean. Uztailaren 6an, igandean, 19.00etan Herriko Plazan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioa iragarri dute, ‘Ostirala iritsi da!’.
Uztailaren 11ean, ostiralean, 20.00etan Lariz Jauregiko lorategian Audience igoko da agertokira. ‘Bob Dylan Berrikusia’ ikuskizuna eskainiko dute.
Uztailaren 12an, larunbata, 20.00etan Lariz Jauregiko lorategian Anari. Uztailaren 13an, igandea, 19,00etan Lariz Jauregiko lorategian Sol Band, Palestinako taldea arituko da.
Uztailaren 18an, ostirala, 22.30ean Herriko Plazan Bascolombia (Oreka Tx + Phonoclórica) eta uztailak 19, larunbata, 22.0ean Herriko Plazan.
Petti uztailaren 20, igandea, 19.00etan Herriko Plazan dantza garaikidearen txanda izango da. Lasala konpainia (‘Burnt’), Hurycan (‘Te odiero’), Kiko Lopez (‘Honest’), ‘Qabalen’ (‘Todo este ruido’).
Uztailaren 25ean, ostirala, 20.00etan, Arespakotxaga jauregiko lorategian Arima Soulek joko du.
Egitarauan aurrera eginez, uztailaren 26an, larunbata, 22.30ean Herriko Plazan Olatz Salvadorrek joko du. Eta hurrengo egunean, uztailaren 27an, igandean, 19.00etan Arespakotxaga jauregiko lorategian.
‘Sustraiaren matxinada’ ikuskizunarekin (Gorka Hermosa & Garikoitz Mendizabal) amaituko da jaialdia.
Informazio gehiago webgunean.
Emplacement
Herriko Plaza
Herriko Plaza
Elorrio. Bizkaia