Anestesia Berangoko festetan
Date
02.08.25 - 02.08.25
Lieu
Bizkaia - Berango

Euskal Herria jaietan murgildua dago egunotan, eta gauero zuzeneko musikaz gozatu daiteke edozein auzo eta herrietan. Musika koloretsua nagusitzen da agertokietan, non dantzarako musika izan ohi den protagonista ia bakarra.
Hala ere, badira zarata eta musika oldarkorrari toki egiten dieten tokiak, eta bide horretan Anestesia taldeak emanaldia eskainiko du Berangoko Santo Domingo jaietan larunbat gauez. Emanaldia 23.00etan hasiko da, eta hori bai, nola ez, gaua erromeria giroetan amaituko da Lehian taldearen dantzaldiarekin.
Gorrotoaren ahotsa
1988 urtean sortu zen Anestesia taldea Zarautzen, garaian Euskal Rock Erradikala bogan zegoen une berean. Bestelako giroak ekarri zituen bandak bertako musika eszenara, eta hardcorearen abiadurari trash metal doinuen zorroztasuna gehitu zizkioten, kupidarik gabeko erritmo bortitzetan oinarrituz euren proposamena. Ordutik, diskoak eta zuzenekoak tartekatu dituzte urte hauetan guztietan, lozorroan emandako urte batzuk tarteko, baino inoiz banda desegin gabe, alfa egoeran beti.
Estudioko zortzi disko kaleratu ditu taldeak urte hauetan guztietan, baino zuzeneko emanaldietan dute indar gunea, bertan egiten baitute eztanda kantuek. Egun, Ibon (ahots nagusia), Dani (baxua), Mikel (gitarra eta ahotsa) eta Albixu (bateria) dira Anestesia, eta talde era horretan igoko dira Berangon agertokira. Pasa den astean Lakuntzan ospatu berri den Hatortxu Rock jaialdian jo eta gero, larunbatekoa izango da taldeak uda osoan eskainiko duen emanaldi bakarra.
Emplacement
Plaza
Plaza
Berango. Bizkaia