‘Anonima’, Txuspo Poyoren unibertsoa
Date
02.03.26 - 17.05.26
Lieu
Bizkaia - Bilbo

‘Anónima’ erakusketa Bilboko Alondegiko Bastida aretoan egongo da ikusgai maiatzaren 17ra arte. Txuspo Poyo (Altsasu, 1963) artistaren lanari buruz egin den erakusketarik zabalena da, sakonena eta esanguratsuena. Izenburuak oinordetzan jasotako herri-jakintzari egiten dio erreferentzia eta 1990eko hamarkadatik gaurdaino egin dituen proiektu artistiko gehienak biltzen ditu.
Ostegunero, 18.30eta bisita gidatuak egitn dira eta ‘Hondakina, oszilazioa, lekualdaketa’ izeneko solasaldia egongo da martxoaren 11n, asteazkena, Zentroko Bastida aretoan. Erakusketako piezen hautaketa batean oinarrituta, jendaurrean filosofia egitea da asmoa topaketa honetan, Sarrera librearekin, aldez aurretik izena emanda webgunean lekuak bete arte, elkarrizketa ireki honetan, oroimenaren eta ahanzturaren mugak, naturala eta artifizioa, presentzia eta absentziaren inguruan hitz egingo dute. Gainera, bertaratutako ikusleek borondatez parte hartzeko gune bat dago.
Emplacement
Alondegia Azkuna zentroa
Bilbo . Bizkaia