Araban abiatuko du Gure Zirkuak zazpigarren denboraldia

Date

10.05.24 - 08.06.24

Lieu

Araba - Etxabarri-Ibiña

Gure Zirkua denboraldi berriari ekiteko prest dago.
Gure Zirkua denboraldi berriari ekiteko prest dago. (GURE ZIRKUA)

Ostiral honetan ekingo dio Gure Zirkuak denboraldi berriari. Zazpigarrena. Gorbeia  merkataritza gunean (Etxabarri-Ibiñan izango da Arabarekiko sentitzen duen zorra kitatu asmoz. Bigarren geldialdia Bizkaian, Arrigorriagan egingo dugu», iragarri dute astelehen honetan.

«Gipuzkoan, Bizkaian eta Zuberoan abiatu izan ditu Gure Zirkuak orain arteko birak. Nafarroa berriz urtero zapaldu izan du taldeak, eta hainbat asteburuz azken urteetan.
Aldiz, 2018an errepideetara atera zenetik, bi egonaldi baino ez ditu egin euskal zirku ibiltariak Araban (Gasteizen 2019an, eta Amurrion 2022an); eta hala, taldeak sentitzen zuen lurraldearekiko nolabaiteko zorra kitatzeko beharra», esan dute.

Bira honetan gauzatu nahiko luke Gure Zirkuak sorreran Euskal Herriko zazpi lurraldeetara iristeko bere buruari jarri zion helburua. «Gure Zirkuak sorreratik izan du bere karpa ahalik eta lurralde, eskualde eta herri gehienetara eramateko helburua; baita zirkurik sekula ikusi gabeko herrixketara ere. Ahalegin horretan, taldeak urrun edota iristeko zail ziruditen hainbat eremutara iristeko erronka bete du», diote.

Emanaldien egutegia:

    • GORBEIA:
    • Maiatzaren 10ean, ostiralean, 19.00etan
    • Maiatzaren 11an, larunbatean, 16.0ean eta 19.0etan
    • Maiatzaren 12an, igandean, 17.00etan
    • Maiatzaren 17an, ostiralean, 19.00etan
    • Maiatzaren 18an, larunbatean, 16.30ean eta 19.00etan
    • Maiatzaren 19an, igandean, 17.00etan
    • Maiatzaren 24an, ostiralean, 19.00etan
    • Maiatzaren 25ean, larunbatean, 16.0ean eta 19.00etan

    • ARRIGORRIAGA:
    • Maiatzaren 31an, ostiralean, 19.0etan
    • Ekainaren 1ean, larunbatean, 16.30ean eta 19.00etan
    • Ekainaren 2an, igandean, 12.00etan eta 17.00etan
    • Ekainaren 7an, ostiralean, 19.00etan
    • Ekainaren 8an, larunbatean, 16.30ean eta 19.00etan

2024ko lehen emanaldietarako sarrerak salgai daude jada webgunean.

Emplacement

Gorbeia Merkataritza Gunea
Etxabarri Ibiña Entitatea
Etxabarri-Ibiña. Araba