Argizaria da inspirazio-iturri ‘Argizari galdua’ erakusketa kolektiboan
Date
24.11.25 - 25.01.26
Lieu
Nafarroa - Iruñea

Dolu-argizaria da inspirazio-iturri ‘Argizari galdua’ erakusketa kolektiboan: urtarrilaren 25era arte egonen da ikusgai Iruñeko Ziudadelako Labean eta Bolborategian
Erakusketa kolektibo hau arte diziplinatako artelanek osatzen dute , eta artista hauek sortu dituzte: Javier Ayarza Haro, Mari Campistron, Aglaë Miguel, Estelle Deschamp, Georges Didi-Huberman, Nerea de Diego, Antonio Fernández Alvira eta Laura Salguero.
Jarduera-programa zabalago baten parte da, azaroren 26an, beste erakusketa bat inauguratuko baita Le Bel Ordinaire gunean (Paue, Estatu frantsesean); halaber, aurrez egindako ekintzak barne hartzen ditu antolatutako programak, hala nola Estelle Deschampen pieza bat Arnostegiko lepoan jartzea eta NUPeko udako ikastaro bat Kulturolan (Orbaitzetako arma-ola).
Emplacement
Ziudadelako Labea eta Bolborategia
Iruñea. Nafarroa