Arima, Tolosako Bonberenean
Date
07.03.26 - 07.03.26
Lieu
Gipuzkoa - Tolosa

Paule Bilbao musikariak gidatzen duen Arima egitasmoak ‘Ez dago amor’ lan berria kaleratu du, eta datozen hilabeteak errepidean emango ditu estudioan grabaturikoa jende aurrean taularatzen.
Larunbatean abiatuko du aurkezpen bira Tolosako Bonberenean eskainiko duen emanaldiarekin, eta datozen aste eta hilabeteetan ugariak izango dira eskainiko dituen zuzenekoak. Emanaldia 22.00etan hasiko da, eta Animadora talde madrildarrak osatuko du kartela. Sarrerak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dira salgai 10 euroko prezioan.
Ez dago amor
2018 urtean eman zituen lehen pausoak Arima taldeak Paule Bilbao musikariaren ekimenez, izan ere, Paule da taldeko arima, eta kantu guztien sortzaile nagusia.
Taldearen disko berrienak ‘Ez dago amor’ izena darama eta Tolosako Bonberenean grabatu du Osinaga soinu teknikariarekin. Bertan, sei kantu berri biltzen dira non rock koordenadetan betiere, atmosfera eta garapen handiko giroetan sakontzen dute kantuek, shoegaze eta post-rock eremuetan murgilduz.
Diskoa binilo formatuan argitaratu da, eta Bonberenea Ekintzak eta Aloud music zigiluaren elkarlanaz ikusi du argia. Kontzertu bira hau taldekide berriekin abiatuko du bandak, eta bide horretan Paule Bilbao (gitarra eta ahots nagusia), Josu Palacios (gitarra), Jon de la Fuente (baxua) eta Asier Ardanza (bateria) izango dira Arima aro berri honetan.
Animadora
Madril hiritik datorren banda da Animadora. 2023 sortuak, bestelako musika taldeetatik datozen musikariek osatzen dute banda berria. Tolosako emanaldian ‘Sobre lo visible’ diskoa aurkeztuko du taldeak, musikalki giro ilun eta bizietan datorren bost kantuz osaturiko lana.
Emplacement
Bonberenea
Tolosa. Gipuzkoa