Asgarth Dabadaba aretoan
Date
14.12.24 - 14.12.24
Lieu
Gipuzkoa - Donostia

Hainbat urte lozorroan izan eta gero, Asgarth taldea agertokietara itzuli zen 2020. urtean. Geroztik normaltasunez aritu dira diskoak argitaratzen eta zuzenekoak eskaintzen, eta orain, zuzenean grabatutako disko bat dakartzate besapean, 2022ko maiatzaren 28an Añorgako Zinema Zaharrean eskaini zuten kontzertua biltzen duen ‘Asgarth Zuzenean’ lana. Abenduaren 14 gauean Donostiako Dabadaba aretoan ariko da banda, ‘Jainkoen Egoitza’ estreinako diskoaren 25. urteurren festaren barnean, non sarrera guztiak agortu diren dagoeneko.
Euskarazko heavya
90. hamarkadaren zehar Euskal Herrian bizi izan zen euskarazko heavy mugimenduaren baitan kokatu daiteke Asgarth taldea. Su Ta Gar taldearen bidetik jo zuten Latzen, Hira, Urtz eta bestelako taldeen artean aipatu behar da ere Añorgako boskotea. Diskografia oparoa utzi zuen taldearen lehen aro horretan, eta hamarkada batez gitarrak astintzen egon eta gero etxean esan zuten agur, auzoko zinema zaharrean eskainitako emanaldi batekin. Gerora joan-etorri hainbat izan dituzte eta 2019 urtean iragarri zuten taldearen azken itzulera. Formazio berria aurkeztu zuten orduan, eta taldeko sortzaile izan ziren Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra) eta Asier Enbil (ahotsa nagusia) musikariekin batera, Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria) dira egun Asgarth.
Asgarth Zuzenean
Formazio horrekin grabatu zuten ‘Zeldatik’ diskoa, bai eta larunbatean aurkeztuko duten zuzeneko bikoitza. Elkar diskoetxearen babesean ikusi du argia lan berriak, eta bertan 20 kantu biltzen dira, taldearen musika bidea laburbiltzen duten 20 ereserki.
Emplacement
Dabadaba aretoa
Mundaiz kalea 8
Donostia. Gipuzkoa