Audience, Anari eta Sold Band Elorrioko Musikaire jaialdian

Date

11.07.25 - 13.07.25

Lieu

Bizkaia - Elorrio

Xabi, Ruben, Anari, Mikel, Drake eta Ander dira Anari banda.
Xabi, Ruben, Anari, Mikel, Drake eta Ander dira Anari banda. (KOLDO OTAMENDI)

Uztailarekin batera Musikaire jaialdia ospatuko da Elorrion. Urte batzuk badira herriko leku ezberdinetan udara musikaz janzten dutela, eta aurtengorako ere musika egitarau ederra prestatu dute. Astebururako hiru emanaldi antolatu dituzte, ostiraletik igandera bitartean. Bide horretan ostiral gauez Audience taldea ariko da zuzenean, eta larunbatean Anari bandaren txanda izango da. Asteburua borobiltzeko, igandea arratsean Sol Band taldeak joko du, Palestinako musikariez osatua. Emanaldi guztiak Lariz Jauregiko lorategian burutuko dira, eta lehen bi emanaldiak arratseko 20.00etan hasiko dira. Igandekoa, berriz, 19.00etan izango da. Hiru emanaldiak doakoak izango dira.

Uztailak 11, ostirala

2023 urteko neguan argitaratu zuen Audience taldeak ‘Bob Dylan Berrikusia’ diskoa, non Gernikako bandak Dylanen kantuetan barna murgiltzen zen kantuei bere kutsua emanez.  Diskoan bederatzi kantu barneratu zituzten 35 minutuko iraupenean,  Xabier Payak ‘100 kantu’ liburuan egindako hitzen itzulpenei musika jarriz. Folketik rockera, gernikarrek Dylan omentzen duten emanaldi berezian.

 Uztailak 12, larunbata

 Ibilbide luzeko musikaria da Anari Alberdi. 1995 urtean eman zituen lehen pausoak eta geroztik ez da eszenatokitik jaitsi. Musika bidean iraupen luzeko zortzi disko argitaratu ditu, zuzeneko disko eta hainbat disko txikiekin batera diskografia oparoa osatuz. Azkoitiarraren azken estudioko lana 2024ko martxoan ikusi zuen argia, eta ‘Giza Zarata’ izenpean argitaratu zen. Anarik bere banda izango du alboan, eta bide horretan, Anari (ahotsa, gitarra), Ander Mujika (gitarra, ahotsak), Ruben Garatea (teklatuak), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Xabi Etcheverry (arrabita, gitarra, teklatua, ahotsak) taularatuko dira Elorrioko Musikairen.

 Uztailak 13, igandea

 Igandea arratsean Palestinako Sol Band taldea ariko da zuzenean. Musikalki Palestinako sustraidun folka gaur egungo pop giroekin uztartzen dute, eta 2011 urtetik ari dira martxan. Egun Euskal Herrian bizi dira, eta bertatik ari dira musika sortzen Gazan bizitzen ari diren genozidiotik ihesi, musika bozgorailu gisara erabiliz.

Emplacement

Lariz Jauregia
Lariz Jauregia
Elorrio. Bizkaia

Liens