Bad Sound eta Lukiek Hazparnen
Date
11.10.25 - 11.10.25
Lieu
Lapurdi - Hazparne

Hazparneko Ttattola gaztetxea ospakizunetan da, eta urriaren 11rako egun osoko festa antolatu dute egitarau erakargarriaz, tartean, zuzeneko emanaldiak. Utxarangak zabalduko du gaualdia 21.00etan, eta ondoren Lukiek eta Bad Sound System ariko dira goizeko ordu txikiak bitartean.
Ttattola gaztetxea
Lapurdiko gaztetxeen artean erreferentzia bat izan da beti Ttattola gaztetxea. Urteetan zehar makina kontzertu, solasaldi eta ekimen burutu dira bertan, eta egun ere, bide beretik doa. 2000 urte inguruan zabaldu zen Ttattola gaztetxea, eta 18 urte luzez zabalik izan ditu ateak 2019an itxi zen arte. Urte batzuk gaztetxe gabe izan eta gero, 2024 urtean zabaldu zen Ttattola berria, non aurreko bideari segika, belaunaldi berriek hartu duten gaztetxearen ardura.
Lukiek
Josu Ximun (gitarra eta ahotsa), Antton Goikoetxea (baxua eta ahotsa) eta Christian Rodriguez (bateria) osatzen dute Lukiek banda, eta 2016. urtetik daude martxan. Musikalki 90eko hamarraldiko rock giroak lantzen dituzte, abestietan distortsio eta zarata handiko kantu melodikoak joz. Batzuetan punk-rockera gerturatzen dira, besteetan grunge doinuei egiten die keinu, baina beti ere intentsitatea eta zikintasuna galdu gabe. Musika bidean hiru disko kaleratu dituzte, eta lan horietan oinarrituko da zuzeneko kantu zerrenda.
Bad Sound
Irun hiriko Mosku auzoan eman zituen lehen musika pausoak Bad Sound System taldeak duela kasik hiru hamarkada luze. Reggae musikaren zale amorratuak, Depor tabernaren babesean ematen zituzten lehen urratsak, pintxada txikiak antolatuz. Egun, Euskal Herriko reggae giroko talde esanguratsuenetarikoa dela esan dezakegu, inolako zalantzarik gabe.
Urratzez urrats egin dute bidea, pintxada eta kontzertu bakoitzean zaletuak pilatuz dozenaka. Zuzeneko emanaldietan hiruko moduan taularatzen da banda, eta taldeko sortzaile diren Selektah Stepi (DJ) eta Kenitra (MC) bikoarekin batera, Aitor Etxeberria perkusio jole nafarra aritzen da agertokian.
Emplacement
Ttattola gaztetxea
Ttattola gaztetxea
Hazparne. Lapurdi