Bad Sound System, Lesakan eta Iruñean
Date
10.07.26 - 11.07.26
Lieu
Nafarroa - Lesaka

Bad Sound System taldeak San Fermin zaporeko bi emanaldi eskainiko ditu asteburuan Lesakan eta Iruñean, reggae, ragga eta dub musikatik abiatuz mila koloreko doinuak eskainiz agertoki gainean. Izan ere, Jamaikar musika beltza ezin hobe sartzen da uda bero honetan, dantzarako aitzakia ederra bilakatuz.
Bad Sound System
Irun hiriko Mosku auzoan eman zituen lehen musika pausoak Bad Sound System taldeak duela kasik hiru hamarkada luze, eta oraindik ere hemen dira etenik gabeko musika bidean. Zuzeneko emanaldietan hiruko moduan taularatzen da banda, eta taldeko sortzaile diren Selektah Stepi (DJ) eta Kenitra (MC) bikoarekin batera, Aitor Etxeberria perkusio jole nafarra aritzen da agertokian. Hala ere, ugariak dira taula gainera gonbidatzen dituzten abeslari eta dantzariak, emanaldi bakoitza ezberdina bilakatuz.
Lesaka
Ostiral gauez ariko da banda Lesakan, gaueko 23:00etatik aurrera eta herriko plazan. 'Hameka borroka, besta bakarra' lelopean egitarau bikaina antolatu dute Txozna gunean eta herriko plazan. Gaualdia borobiltzeko Endara eta Trio de Jainero disko jartzaileak ariko dira zuzenean Txozna gunean goizaldera bitartean.
Iruñea
Larunbat gauean, berriz, Herri Sanfermiñen gunean ariko da banda zuzenean, O-ko Andre Maria Plazan. Musikalki anitza izango da gaualdi honetako proposatu duten musika eskaintza, eta Streetwise, Mirua eta Maruxak Dj Set izango dituzte lagun afitxean. Bad Sound System banda gaueko 23:30etan taularatuko da.
Itsas Martxan
Bi emanaldi hauez gain, larunbat goizean Itsas Martxa ekimenean parte hartuko du bandak Plentzian, presoen etxeratzearen alde itsasontzi gainean eskainiko duten saio berezian.
Emplacement
Herriko plaza
Herriko plaza
Lesaka. Nafarroa