‘Kaka’ antzezlana, Gasteiz, Luhuso, Lezon eta Hondarribian
Date
22.01.26 - 31.01.26
Lieu
Araba - Gasteiz

‘Kaka’ antzezlana , Korrika-AEKren II. Sorkuntza Bekaren emaitza, biran jarraitzen du. Muntaia «ganberroa, jostaria zein probokatzailea» zela iragarri zuten 2024ko maiatzean. Lau pertsonaia dira Erika Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak aktoreek Kepa Errastirekin ondutako lanaren protagonistak.
Inork kakarik egiten ez duen garaian herriko plazan agertuko den kakamokordoa du abiapuntu. Olaizola eta Agirrezabalarekin batera Ainhoa Aierbe eta Mikel Laskurain igoko dira agertokira. Espe Lopezen zuzendaritzapean aritu dira lanean.
Egun hauetako emanaldiak:
Urtarrilaren 22, osteguna, Gasteizko Beñat Etxepare antzokian (19.00). Sarrerak Gasteizko Korrika bulegoan (Arana AEK euskaltegia, Arana kalea, 30), Gasteizko Korrika dendan (Aldabe kalea, 7) eta egunean bertan, antzokiko leihatiletan).
Ostirala 23an, Luhusoko Arri Xuri gelan (20.30).
Igandea 25ean, Lezoko Gezala auditoriumean (19.30).
Ostirala 31ean, Hondarribiko Itsas etxean (19.00).
Xehetasun gehiago webgunean.
Emplacement
Beñat Etxepare
Gasteiz. Araba