Baigorrik Nafarroaren Eguna hartuko du igandean
Date
26.04.26 - 26.04.26
Lieu
Nafarroa Beherea - Baigorri

Iazko edizioaren irudi bat. (Patxi BELTZAIZ)
Nafarroaren Eguna ospatuko da apirilaren 26an Baigorrin eta, aurten, herri erresistentzia izango du ardatz. Hiru gune atondu dira, egun osoan zehar egingo diren ekitaldiak hartu ahal izateko.
Gaineko plazako egitaraua 9.00etan hasiko da. 11.00etan desfilea hasiko da, Irisarriko dantza taldea, Arizkungo ezpata dantzariak, Agoitzeko dantza taldea edo buruhandien partaidetzarekin. Ekitaldi politikoa 11.30 egingo da elizako plazan.
Aipagarri diren beste ekitaldi batzuk: 15.00etan Bertso saio musikatua, Onintza Enbeita, Sarai Robles, Maddi Ane Txoperena eta Ainhoa Elizondorekin. Bazkaria, 14.00etan.
Emplacement
Baigorriko erdigunea
Baigorri. Nafarroa Beherea