Balearen Egunaren seigarren edizioa ospatuko da Orion

Date

23.04.26 - 17.05.26

Lieu

Gipuzkoa - Orio

Benito Lertxundi omenduko dute Orion.
Benito Lertxundi omenduko dute Orion. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Balearen Eguna maiatzaren 16an ospatuko da aurten Orion, larunbatarekin, eta 150 herritarrek baino gehiagok parte hartuko dute egun horretako herri-ikuskizunean. Baina ekitaldiak lehenago hasiko dira, apirilaren 24an. Hemen egitaraua: 

Apirilak 24, ostirala: ‘Arrainak bihotzean’ haurrentzako ikuskizuna (17.00, kultur etxea).

Apirilak 25, larunbata: ‘Errio’ dokumentala, (19.00, kultur etxea).

Apirilak 29, asteazkena: ‘Kanadatik Oriora, ezagutzen al dugu Selma Huxley zientzialariaren historia?’, Michael Barkham Huxley (19.00, zimitorioa).

Maiatzak 5, asteartea: ‘Arrantzaleak Ipar Atlantikoan, baleetara bakarrik ez’, Miren Egaña Goya (19.00, zimitorioa).

Maiatzak 7, osteguna: Benito Lertxundirekin solasaldia (19.00, Arraunetxe).

Maiatzak 8, ostirala: Kantu-afari herrikoia (20.00, Herriko Plaza).

Maiatzak 9, larunbata: Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren 40. urteurreneko kontzertua (22.00, Karela kiroldegia).

Maiatzak 10, igandea:  Artisau eta sortzaile azoka. Egun osoan, Herriko Plaza eta Endaia plaza.

Maiatzak 12, asteartea: ‘Sardinatan edo antxoatan ari ziren’, Jon Agirresarobe Lopetegi eta Pedro Migel Uranga Uranga (San Nikolas Arrantzale Kofradia), 19.00, zimitorioa.

Maiatzak 14, osteguna: ‘Sormen Bizian Lab: Balea’ (17.00, Herriko Plazan’, erakusketa.

Maiatzak 14, osteguna: Orioko Txaranga kalez kale (19.00’.

Maiatzak 14, osteguna: Bertso-afaria, Errikotxia eta Balea Elkartearen eskutik (20.00, Balea elkartea).

Maiatzak 16, larunbata: 11.00 Sardina-jana eta sagardoa, Herriko Plaza; 11.45 Balearen Eguneko kale-ikuskizuna: Kale Nagusiko aldapa, zimitorioa, Pilliku plaza, Bentaenea parea eta Herriko Plazako aldapa inguruan; 12:30 Kanpai-hotsa: balea harrapatzera joateko deia, eta segidan, balearen ehiza
Oribazar parean.
Ondoren, balea moilara eta emanaldi nagusia; antzerkia, dantza eta musika, eta bukaeran festa Pello eta Nikolasarekin, Orioko Txarangak girotuta Herriko Plazan.

Maiatzak 17, igandea: Benito Lertxundi omenduz: Et Incarnatus orkestra sinfonikoa haur-abesbatzarekin (20.00, Karela kiroldegia).

Emplacement

Arraunetxe

Orio. Gipuzkoa