Bele, Legorretan eta Baionan
Date
06.02.26 - 06.02.26
Lieu
Gipuzkoa - Legorreta

‘Muturrez Zerura’ disko berria besapean, Bele zuzenean ariko da asteburu honetan, bidean bi kontzertu eskainiz. Ostiral gauez Legorretako Herri Antzokian izango da hitzordua, eta larunbatean, berriz, Baionako Square Gambetta plazan, Zizpa Gaztetxearen urtemuga festan.
Legorretako sarrerak helbide honetan eskura daitezke 10 euroen truke, eta Baionako emanaldiak prezio berdina izango du online salmentan. Legorretan 20.00etan zabalduko dira ateak eta 20.30etan taularatuko da Bele. Baionako emanaldia 20.00etan hasiko da, beste talde batzuekin osatuz afixa.
Legorreta
Azken boladan ugariak dira Legorretako Herri Antzokian ospatzen ari diren zuzenekoak. Areto txiki bezain goxoa da honakoa, musika eserita edo zutik eta gertutik bizi ahal diren horietakoak.
Ostiral arratsean Bele ikusteko aukera izango da bertan, ‘Muturrez Zerura’ biraren barneko emanaldian. Beleren iraupen luzeko bigarren lana da honakoa, 2025 urte amaieran binilo eta Cd formatuan kaleratua, eta musikalki soul, R&B eta funk doinuez beteta datorrena.
Baiona
Larunbatean, berriz, Baionako Zizpa Gaztetxearen festan izango da Bele, honakoan, Ødei, Kalume eta Ezezez taldeak izango ditu lagun agertokian, eta 20.00 etan hasiko da musika festa Square Gambetta plazan.
Zizpa Gaztetxeak hamar urte bete berri ditu Baiona erdian autogestioaren aldeko borrokan, eta egun osoko jaiaz ospatuko dute Lapurdiko hiriburuan bizitzeko beste era baten alde, hainbeste marrazoen artean askatasun uharteak badirela aldarrikatuz.
Gaualdia borobilduko da Tekkrew after partyan. Gaualdi ederra izango da, non Kalume elektrotxarangaren kale doinuekin hasiko den festa, Ødeik proposatzen duen rap errima eta erritmoekin jarraitzeko, eta Ezezez taldearen doinu sailkaezinekin amaitzeko. Belek, nola ez, soula eta funka gehituko ditu festara.
Emplacement
Herri Antzokia
Herri Antzokia
Legorreta. Gipuzkoa