Bengo, Belharra bira hasiera Dabadaban
Date
08.02.25 - 08.02.25
Lieu
Gipuzkoa - Donostia

2024ko neguan argitaratu zen Bengo abeslariaren ‘Belharra’ diskoa, eta lana kalean, zuzeneko emanaldietan murgilduko da musikaria bere banda lagun datozen egunetan. Larunbatean eskainiko du birako lehen kontzertua Donostiako Dabadaban, dagoeneko sarrerak amaitu diren emanaldian. Urte hasiera beroa izango du Bengok, eta besteak beste Bilbo, Iruñea, Baiona, Tafalla, Azpeitia, eta Gasteiz bisitatuko ditu disko berria besapean. Euskal Herritik kanpora ere zenbait emanaldi hitzartu ditu, eta Bartzelona eta Madrilen ariko da ere.
Belharra
Aitor Bengoetxea oiartzuarra ezkutatzen da Bengo deituraren atzean. Gaztea izan arren dagoeneko hamarkada bat darama musika eszenan, bidean zuzeneko emanaldiak eta kantuak tartekatzen. Bidean zenbait aipamen lortu ditu, esaterako, Gaztea irratiak 2023. urtean artista berri onenaren saria eman zion bigarren lanaren arrakasta medio.
Diskografia oparoa batu du musikariak urte hauetan guztietan, eta egun lan berria aurkezten ari da kontzertuetan, non bere ibilbidea errepasatzen duen zuzeneko banda lagun. Izan ere, musika bideko estudioko hirugarren emaitza da ‘Belharra’, 2019 urteko ‘4 Taupada’ eta 2023ko ‘Bizirik’ lanen segida naturala. Rapean eta hip hop kulturan eman zituen lehen pausoak Bengok, denboraren poderioz musika territorio berrietan murgildu da, egun ‘musika urbanoa’ deitzen den zaku handi horretan kokatuz. Finean pop giroetan sakontzen du Bengok hirugarren emaitza honetan, ahots melodia goxo eta hitz errepika ederrekin.
Zuzenekoetan bere banda izaten du lagun, eta kantuak ere formatu horretara egokituak dira, Gaztain estudioetan lorturiko soinu elektronikotik, ohiko pop rock banda batek duen indar elektriko eta analogikora bidaiatuz.
Emplacement
Dabadaba aretoa
mundaiz kalea 8
Donostia. Gipuzkoa