Bermeok munduko folklorea eta euskal dantza tradizionala batuko ditu
Date
08.08.26 - 08.08.26
Lieu
Bizkaia - Bermeo

Bermeok XXXVIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia hartuko du abuztuaren 8an, zapatuan. 1986tik etenik gabe antolatzen den hitzordu honek munduko hainbat herrialdetako folklorea herrira ekartzen du urtero, eta, aldi berean, Bermeoko kultura eta euskal dantza tradizionala nazioarteko taldeekin partekatzeko aukera eskaintzen du.
Aurten ere jaialdia aire zabalean egingo da, Lameran, 20.30ean hasita.
Aurten, Kolonbiatik etorritako Show Dance – Cuerpos en Movimiento taldeak parte hartuko du. Sabanetako (Antioquia) La Barquereña Kultur Etxeko dantza eskolako kideek osatzen dute taldea, eta urtean berrogeita hamar emanalditik gora eskaintzen dituzte.
Kanaria Handitik dator, berriz, bigarren urtez, Agrupación Folklórica San Cristóbal taldea. 1963an sortua, Kanarietako folklorearen erreferenteetako bat da.
Nazioarteko taldeekin batera, Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldea izango da jaialdiko anfitrioia. Gainera, aurten, bere 50. urteurrena ospatzen ari denez, aurtengo edizioak esanahi berezia izango du taldearentzat.
Emplacement
Lamera
Bermeo. Bizkaia