Bernat Etxeparek eskultura izango du Duzunaritze-Sarasketan

Date

17.09.23

Lieu

Nafarroa Beherea - Duzunaritze-Sarasketa

Hainbat ekitaldi iragarri dituzte igande honetarako.
Hainbat ekitaldi iragarri dituzte igande honetarako. (NAIZ)

Igande honetan Duzunaritze-Sarasketa herrian, Naziogintza Taldeak, Duzunaritze-Sarasketako Herriko Etxeak eta Hergarai Bizi Taldeak, Euskaltzaindiak, eta Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatuta, omenaldia eskainiko zaio Bernart Etxepareri, Sarasketako seme kuttunari, haren omenezko oroitarri bat estreinatuz.

«Bere kultura goraipatzen ez duen Herria galbidean dago. Orain arte, Bernat Etxeparek, euskal literaturaren aitzindariak (Linguae vasconum primitiae, 1545), ez zuen inongo plaka edo oroitarririk bere sorterrian. Cervantesek Alcalá de Henaresen, edota Molièrek Parisen monumenturik ez ukaitea pentsaezina den bezala, Etxepare ere ohore berdinaren merezidun dela deritzogu», adierazi dute sustatzaileek.

Talde antolatzaileen ustez, bada garaia gabezia hori betetzeko.

Horrenbestez, irailaren 17an euskal letren aitzindariaren omenez ekitaldia egingo dute. Eguna goizeko 10.00etan hasiko da, Sarasketan kokatuta dagoen ‘Etxeparea’ izeneko Etxepareren sortetxean plaka bat ezarriko da.

Segidan, 11.00etan, Duzunaritze-Sarasketako Herriko Etxearen aurrean monumentuaren inaugurazioa izango da. Etxepareren oroitarria bi metroko altuera duen harrizko eskultura da, Piarres Erdoizaintzi-Etxart zizelkariak egina.

Jarraian herri-bazkarian bilduko dira bertaratutakoak.


Emplacement

Duzunaritze-Sarasketa
Duzunaritze-Sarasketa
Duzunaritze-Sarasketa. Nafarroa Beherea