Hemen da berriro Loraldia
Date
09.03.26 - 28.03.26
Lieu
Bizkaia - Bilbo

Badator Bilboko Loraldiaren 12. edizioa. Astelehena 9an hasi eta martxoaren 28ra arte luzatuko da ‘Baga, biga, higa, Maurizia’ lelopean eta Biga kulturgunean irekiko da (martxoak 9, 19.30, 5 euro) ‘Hezur berriak’ ikuskizunarekin. Sarrerak loraldiafestibala.eus helbidean.
‘Hezur berriak’ honetan Ane Lababaren lehen poema liburuaren testu hautatuen irakurketa musikatuak –Ines Osinagaren bajaren ondoren, Musergok jarriko du musika– eta bat-bateko bertsolariak tartekatuko dira. Hiru bertsolari izango dituzte lagun: Ainhoa Agirreazaldegi, Maialen Akizu eta Mirn Amuriza.
Martxoak 10ean, Kafe Antzokian (19.30, 12 euro), bertsolaritza eta zuzeneko musika elektronikoa elkartzen duen ‘Itzuli eta piztu’ ikuskizunean arituko dira Manex Pagola, Aner Peritz, Nerea Ibarzabal, Haira Aizpurua, Oihana Bartra, Ekain Alegre eta idoia Anzorandia.
Martxoak 11an, Eñaut Elorrietak eta Alos Quartetek ‘Ahots kordak’ lana aurkeztuko dute Bilboko Filarmonica-n kontzertuan.
Martxoak 12an, Arriaga antzokian, ‘Ikimilikiliklik vol. 2’ ikuskizunaren estreinaldia egingo da NAIZen babesarekin. Aurretik, 18.15etan (20 euro), Imanol Agirrek bernaldia egingo du; eta 19.30etan musika, poesia eta ikus-entzunezkoak biltzen duen ikuskizunaren txanda izango da. Edurne Azkaratek zuzendu du.
Emplacement
Bira kulturgunea
Bilbo. Bizkaia