Betagarri Azpeitian

Date

16.11.24 - 16.11.24

Lieu

Gipuzkoa - Azpeitia

30 urteko musika bidea egin du Betagarri taldeak
30 urteko musika bidea egin du Betagarri taldeak (ALEX LARRETXI)

Hainbat urte lozorroan egon eta gero, Betagarri taldea agertokietara itzuli zen pasa den neguan. Geroztik emanaldi bakan batzuk eskaini dituzte, eta larunbat honetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean ariko da banda zuzenean gaueko 22.00etatik aurrera.

30 urteko musika historia duen banda ba honakoa, eta disko berririk ez duten arren, taldearen diskografia oparoa nahikoa da kantu zerrenda borobil bat osatzeko. Emanaldirako sarrera bakan batzuk geratzen dira oraindik, eta Kulturaz atari digitalean eskura daitezke 22.50 euroen truke.

Betagarri 1993- 2024

1993 urtean sortu zen Betagarri taldea Gasteizen. Musikalki ska-rock eremuan eman zituen lehen pausoak, denborarekin bestelako musika eraginei toki egiteko taldearen musika kokteleran, beti ere, sustraiak ahantzi gabe.

90. hamarkada oldarkorrean eman zituzten lehen pausoak, eta hor egin zuen tokia rock musika nagusi zen eszenan. ‘80/00’ diskoari esker taldearen sona Euskal Herri osora zabaldu zen, eta gure mugetatik kanpo ere zuzenekoak eskaintzen hasi ziren, batez ere Katalunian. Horrez gain Europa zaharrean aritu zen banda, eta Japonera bidaiatu zuten kontzertu bira txikian.

2000. urtetik 2010. urtera taldeak estudioko sei disko plazaratu zituen, garaiko indarra tarteko, eta 2012an ikusi zuen argia taldearen estudioko azken emaitza izango zen ‘Zorion Argiak’ lanak. Gerora, 2014 urtean zuzeneko bigarren diskoa plazaratuko zuen bandak, eta aipatu bezala 2017 urtean eskaini zuten azken emanaldia. Gurean izan den ska-rock mugimenduko talde esanguratsu bat izan da Betagarri, gerora etorri diren talde askorentzako erreferente zuzen bat.

Emanaldi hauetarako azken garaiko talde formazioarekin itzuliko da banda, eta bide horretan, Unai Lobo (tronpeta), Iñaki Ortiz de Villalba (ahots nagusia), Iosu Izagirre baxua, Aitor Agirre (gitarra), Iker Uriarte (bateria), David Gaviña (saxofoia) eta Mikel Sanz (tronboia) izango dira berriz Betagarri.

Emplacement

Sanagustin kulturgunea
Sanagustin
Azpeitia. Gipuzkoa

Liens