Bitoriano Gandiaga gogoan, bere heriotzaren 25. urteurrenean

Date

27.09.25 - 08.11.25

Lieu

Gipuzkoa - Oñati

Bitoriano Gandiaga idazlea.
Bitoriano Gandiaga idazlea. (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

2026an Bitoriano Gandiagaren heriotzaren 25. urteurrena beteko da.  Arantzazuko Adiskideen elkarteak eta Arantzazuko Frantziskotarrek antolatua eta Debagoienako Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroa eta Oñatiko Udalaren laguntzarekin batera, hainbat jarduera antolatu dira udazkenean Arantzazun Ezagutu Arantzazu programaren barruan.

«Arantzazu leku ezaguna da gehienontzat, baina 500 urtetik gorako historia izanik oraindik ezezagunak diren historiak ere baditu eta horiek gizarteratzeko bide desberdinak jorratzen gabiltza. Arantzazu ertz desberdinetatik (espiritualtasuna, historia, artea, literatura, hizkuntza...) ikertu eta landu duten adituak ditugu batetik eta horiei entzunez ezagutza horretan sakontzeko aukera dugu. Bestetik, Arantzazuko liburutegian eta artxibategian, azken urte hauetan egindako lan izugarriaren ondoren, dokumentu berriak aurkitu dira eta horiek ere ezagutza berriak dakartzate. Dokumentu guztiak katalogatu eta digitalizatzeko denbora beharko den arren, horiek gizarteratzeko ahaleginetan lehen pausoak ematen ari gara ‘Ezagutu Arantzazu’ programaren bidez», adierazi dute.

2024an hasi zen Ezagutu Arantzazu programa eta orain artean Arantzazuko artearen inguruko hitzaldiak eta bisita gidatuak egin dira nagusiki. 2026an Gandiagaren heriotzaren 25. urteurrena dela eta udazken honetan bere bizitza eta lana hobeto ezagutzeko jarduerak antolatzen hasiko dira. Hauek dira lehenengoak:

Irailaren 27an Paulo Agirrebaltzategiren eskutik ‘Gandiagaren Arantzazu’ hitzaldia (euskaraz). 10.30ean, Asis Topagunean. «Bitoriano Gandiaga dugu ‘Arantzazu Berriaren’ interprete poetiko nagusia, bere osoan. Poetaren heriotzako XXV. urteurrenari begira, haren ikuspegia agertuko du Paulo Agirrebaltzategik emango duen hitzaldian, beraren testuetan oinarrituz eta beraren olerkiak irakurriz. Sarrerak 5 euro balio du (bazkideentzat doan) eta izen ematea adiskideak@arantzazu.org helbidean edo 688613840 telefonoan egin daiteke. Lekua mugatua du ekitaldiak.

Irailaren 27an erakusketa digitala jasoko duen plataforma ezagutzera emango da (hitzaldiaren amaieran). Gandiagaren heriotzaren 25. urteurrena aitzakia hartuta, azken bi urte hauetan Arantzazuko artxiboan bere funtsaren inguruan aurkitutakoak erakutsiko dituen atalarekin zabalduko dugu plataforma, aurrerago beste lan batzuk etorriko dira. Bertan ikusi ahalko dira adibidez, Gandiagaren jaiotza-agiria, argitaratu gabeko olerkiak, Joxe Azurmendik ‘Elorriko lorak’ orrialde sortari eskuz egin zizkion zuzenketak, hil baino lehen Oteizari idatzi zion agurtze gutuna....

Azaroaren 8an Gontzal Mendibilen musika emanaldia. 10.30ean Arantzazuko Kriptan. Gandiagaren olerki asko musikatuak ditu Gontzal Mendibilek. Beste musikari batzuek lagunduta olerki horiek abestu eta Gandiagaren bizitzaren ha inbat pasarte kontatuko diti solasaldi antzeztu moduan.
 

Emplacement

Arantzazu
Arantzazu
Oñati. Gipuzkoa