Borla, Gasteizen eta Beran

Date

18.10.26 - 18.10.26

Lieu

Nafarroa - Bera

'Kordoba bidea' diskoko kantuak joko ditu Borla taldeak zuzenekoetan..
'Kordoba bidea' diskoko kantuak joko ditu Borla taldeak zuzenekoetan.. (BEÑAT REVUELTA)

Borla taldeak bi emanaldi eskainiko ditu aste honetan, eta bide horretan Gasteizko Jimmy Jazz aretoa eta Bera herriko Kataku ostatua bisitatuko ditu bandak. Bi emanaldiak bereziak izango dira, eta zuzenekoaz haratago mahai inguruak izango dira bi kontzertuen aurretik. Ostegunez Gasteizen ariko da banda 21.30etan hasiko den kontzertuan. Beran, berriz 18.00etan izango da zuzenekoa, igande arratsez. Bi emanaldiak doakoak izango dira.

Borla

Timeo, Martin eta Ander dira Borla eta 2023 urtetik daude martxan. Beste musika egitasmoetan arituak azkar egin du bidea taldeak, eta kasete formatuko maketa bat argitaratu ostean 'Kordoba Bidean' disko luzea kaleratu zuen hirukoak 2024 urtean. Musikalki punk kantu melodikoak jorratzen ditut bandak, batzuetan power pop giroetara bideratuz kantuak, ahots melodia handiz. Euskal herrian ez ezik, Frantzian eta Irlandan aritu da banda kontzertu bira txikietan, eta denbora bat kontzertu askorik eskaini gabe izan eta gero, bueltan dira zuzenekoetara.

Gasteiz

Jimmy Jazz aretoko agertokira igo baino lehen, eta Badalab elkartearen ekimenez, mahai ingurua egingo da arratsaldeko 18.30etan. 'Tamainak axola du? Egungo kulturgintza kontraesanetatik. Makrokontzertuak, diru publikoa, tokiko kultura...' gaiari helduta Iker Arroniz, Juantxo Arakama, Iratxe Perez, Mateo Zikuta eta Miren Narbaiza ariko dira Jon Urzelaik gidaturiko solasaldian. Ondoren luntxa izango da eta 21.30etan hasiko da Borla taldearen emanaldia.

Bera

Igandean, berriz, Berako Kataku ostatuan izango da hitzordua, eta hemen ere solasaldia izango da 'Palestina, Musika eta alternatibak' lelopean burutuko diren jardunaldien barnean. Eguerdiko 12:00etan mahai ingurua izango da, eta Egun Motelak (Iruñerriko musika kolektiboa), Musikariak Palestinarekin (Spotifyri boikota bultzatzeko plataforma) eta Erre (Musika komunitate auto-gestionatua) kolektiboetako kideak ariko dira mahaiaren bueltan. Ondoren herri bazkaria izango da eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da Borla taldearen kontzertua.

Emplacement

Kataku ostatua
kataku ostatua
Bera. Nafarroa

Liens

Borla

Jimmy jazz aretoa

Kataku ostatua