Brigade Loco eta Crim Andoainen

Date

20.06.25 - 20.06.25

Lieu

Gipuzkoa - Andoain

Brigade Loco taldeak disko berria aurkeztuko du Andoainen.
Brigade Loco taldeak disko berria aurkeztuko du Andoainen. (HFMN CREW)

Ekainaren 20an hasiko dira San Juan Jaiak Andoainen, eta urtero legez musika egitarau ederra prestatu dute Nafarroa plazan. Gaueko 23.00etan igoko da taula gainera Brigade Loco banda, eta 01.00etan Crim taldearen txanda izango da. Emanaldiak, nola ez, doakoak izango dira.

Brigade Loco

Musikalki punk rock eta street punk doinuetan sakontzen du Brigade Loco taldeak, gitarra riff bero eta ahots melodiko bezain sakonarekin. 2017. urtean sortzen da taldea Bergaran, eta sortu eta gutxira lehen diskoa grabatzen dute ‘Ekintzek dute hitza’ izenpean. Diskoak harrera bikaina izan zuen, eta batez ere ‘Aurrera doa’ kantuari esker emanaldi piloa jotzen dituzte Euskal Herriko gaztetxe, jai gune eta aretoetan. 2020. urteko ‘Amets Bati Lotuta’ diskoarekin, egindako bidean beste urrats bat eman zuen taldeak, musikalki sustraiak mantenduz eta era berean musika territorio berrietan murgilduz. 2025eko otsailean, azkenik, taldearen estudioko hirugarren diskoa argitaratzen da ‘Bide baten esanahia’ izenpean, orain arteko lanik borobilena.

Crim

Tarragona hiritik datorren punk rock talde oldarkorra da Crim. Euskal Herrian sarri aritzen da banda, non milaka jarraitzaile gazte batu dituzten azken urteetan eskainitako emanaldietan, eta dagoeneko esan daiteke gutariko bat direla. Katalanez abesturiko punk rockean erreferentzia zuzen bat dira, eta bidean kontzertu garrantzitsuak eskaini dituzte, Bad Religion, Cock Sparrer, Agnostic Front, Talco, Decendents edo Lagwagon bezalako talde esanguratsuekin agertokian arituz. Taldeak berriki bi kantuz osaturiko EP disko bat zintzilikatu du plataforma digitaletan, non ‘Carnets de Punk’ eta ‘Preso Mental’ abestiak barneratu dituen lan txikian. Kantu berriak eta betiko ereserkiak entzuteko aukera izango da Andoainen eskainiko duten emanaldian.

Emplacement

Nafarroa plaza
Nafarroa Plaza
Andoain. Gipuzkoa

Liens