Buhos taldea Euskal Herrian
Date
14.02.25 - 15.02.25
Lieu
Nafarroa - Atarrabia

Buhos taldea Euskal Herrian ariko da asteburu honetan, eta ‘Sempre dempeus’ disko berria aurkezteko bi emanaldi hitzartu ditu Kataluniako taldeak gurean. Bide horretan Bilbo eta Atarrabia bisitatuko dituzte taldeak abian duen kontzertu biraren barnean, eta bi emanaldi hauek izango dira taldea gurean ikusteko aukera bakarrak. Ostiralean Nafarroan ariko dira, Totem areto ezagunean. Larunbatean, berriz, Bilboko Kafe Antzokikoan joko dute. Atarrabiako sarrerak musikaze plataforma digitalean eskura daiteke eta Bilborako sarrerak, berriz, aretoaren atari digitalean. Aurrez 12 euroko balioa izango dute, eta leihatilan 16 ordaindu beharko dira.
Beti aurrera
‘Sempre dempeus’ lelopean kaleratu da Buhos taldearen disko berriena. 2025 honetako urtarrilaren 3an zintzilikatu zen lana plataforma digitaletan, eta dagoeneko milaka dira taldeak sarean lortu dituen entzunaldiak. Izan ere, taldeak aurrera egiteko aldarria egiten du disko berri honetan, beste pauso sendo bat emanez reggaea, ska, popa eta rocka barne biltzen duen musika koktelera koloretsuan. Calafell hiritik datorren musika proposamena da Buhos eta 2005 urtean eman zituzten lehen pausoak musika munduan. Geroztik, estudioko zazpi disko kaleratu dituzte eta makina dira eskaini dituzten zuzeneko emanaldiak. Izan ere, diskoak disko, zuzeneko emanaldietan topatu daiteke taldearen indargunea, non kantuak eztanda egiten duten kontzertu beroetan.
Gurean eskainiko dituzten bi emanaldietan disko berria presente edukiko dute, baino ez dira faltako taldearen kantu esanguratsuenak, tartean, nola ez, ETS taldearen ‘Zurekin batera’ kanturen katalanezko moldaketa den ‘T'he trobat a faltar’ abestia. Katalanez abesturiko musikan erreferente handia da Buhos taldea, eta Bilbon eta Atarrabian etxean bezala ariko dira, guztia emango duen ikuslego anai baten aurrean.
Emplacement
Totem aretoa
Totem aretoa
Atarrabia. Nafarroa