‘Ciaboga’ arraun aldizkariaren ale historikoak ikusgai egongo dira Donostiako Itsas Museoan
Date
30.08.24 - 05.01.25
Lieu
Gipuzkoa - Donostia

Euskal Itsas Museoak eta Aquariumek Donostiako Kontxako Banderaren bi igandeen arteko astean gauzatzen duten proiektua da #KONTXA100-en, eta aurten ere ekitaldi sorta bat prestatu dute, #KONTXA1924 izenpean egingo dena. Aurkezpeneko parte hartzaileak Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria, Eneko Goia Donostiako alkatea, Xabier Alberdi Euskal Itsas Museoko zuzendari zientifikoa eta Alejandro Larrode izan dira.
Eneko Goia Donostiako Alkateak aipatu du zortzigarren urtez proiektu honetako ekimenak traineru estropaden ondare kulturala eta historikoa berreskuratu nahi duela, orain dela 100 urteko estropadetan gertatutako azaltzeko. Izan ere, 1924ko Kontxako Banderaren edizioan, San Juanek bere lehen bandera lortu zuen Matxet patroi zuela. Horretaz gain, urte hartan ere ‘Ciaboga’ aldizkaria argitaratu zen lehenengo aldiz, aurrerantzean Donostiako Kontxako Banderaren estropadetan urtero argitaratuko zena.
Bestalde, Maria Jose Telleria Kulturako zuzendariak nabarmendu duenez, «#KONTXA100 proiektuak berretsi egin due Gipuzkoako kultur-ondarea babesteko eta zabaltzeko dugun kompromisoa, izan ere, aukera paregabea da gure sustraiekin berriro lotzeko eta gure tradizio nautikoaren aberastasuna partekatzeko».
‘Ciaboga’ aldizkariari buruz, berriz, Xabier Alberdi zientifikoak aipatu du Kontxako estropaden historia ezagutzeko lehen mailako informazio iturria dela aldizkari hau: «1924az geroztik, eragin handia izan zuen ‘Ciaboga’ aldizkariak estropadetan, izan ere, aldizkari honen ale zaharrek Kontxaren izaera mitikoaren oinarrizko elementuak dira». Gehitu duenez, «gaurtik aurrera ale hauek digitalizatuta egongo dira Itsas Museoaren webgunean».
‘Ciaboga. Mende bat estropadetan’ erakusketa
Alejandro Larrode Aquariumeko museografiako koordinatzaileak esan du erakusketa honen helburua ‘Ciaboga’ aldizkariaren historia eta garrantzia ezagutaraztea dela, izan ere, estatu osoan arraunari buruzko lehen aldizkaria izan baitzen.
Horrela, erakusketa honetan, garaiko irudi, artikulu zein ale historikoen bidez, mende batean zehar honen bilakaera grafikoaz eta edukiez gozatzeko aukera emango dute. Konkretuki, erakusketa Euskal itsas Museoaren ganbaran egongo da ikusgai abuztuaren 30etik 2025eko urtarrilaren 5era arte.
Arraun astearen programa
Larrodek datozen bi igandetan egingo den estropaden programazioa ere aurkeztu du.
Lehenik eta behin, ‘Ciaboga’ aldizkariaren 8. alearen argitalpenari buruz aipatu du irailaren 6an ‘Diario Vasco’-rekin argitaratuko dela ‘Ciaboga’-ren aurtengo edizioa. Izan ere, edizio honetan, 100 urteko Kontxako estropadetako xehetasunak azaltzea du helburu, kasu honetan, 1924ko estropadetakoak.
Bigarrenik, ‘Ciaboga’ aldizkariaren digitalizazioa eta dibulgazio proiektuaz ere jardun da. Larrodek aipatu du Euskal Itsas Museoak ehun urtean zehar argitaratu diren ale guztiak eskuragarri jarri nahi dituztela. Horrela, interesa duen edozeinek Euskal Itsas Museoaren webgunean digitalizatutako ale guztiak kontsultatu ahal izango dituela.
Estropaden egunak eta sarrerak
Amaitzeko, Larrodek aipatu du aurten hirugarren aldia izango dela Euskal Itsas Museoak ateak irekiko dituena Kontxako Banderako estropadak ikusteko. Iraileko lehen bi igandeetan irekiko dituzte, irailaren 1ean eta 8an. Horretaz gain, piknik kutxa bat eskeiniko zaie parte hartzaileei. Osotasunean, pertsonako 8 euroko prezioa izango du eta sarreren erreserba Euskal Itsas Museoren webgunearen bidez egingo da.
Bestalde, abuztuaren 8an, katering batekin Aquariumeko Mare terrazan estropadak ikusteko aukera emango dute. Lehen urtea izango da hau egiten dutena eta ‘Ona Kitchen Katerin’-aren parte hartzea izango da. Honen prezioa, pertsonako 45 eurokoa izango da. Bigarren motatako sarrera hauen erreserba www.ona.kitchen webgunearen bidez egin ahalko da.
Emplacement
Donostiako Itsas Museoa
P.º del Muelle, 24, 20003
Donostia. Gipuzkoa